Postre berezia, modu berezian egiten baita.

HISTORIA

1924az geroztik, Casa Eceizan gure ahalegin guztiak jarri ditugu kalitaterik gorena ematen gure sorkuntza guztiei. Belaunaldiz belaunaldi, gozogintzaren arloa ikertu, diseinatu eta dimentsionatu dugu, helburua argia izanik: gure bezeroei eta lagunei sekula ahaztuko ez dituzten ahogozo-esperientziak ematea.

Horretarako, gure osagaien kalitate gorenari eutsi diogu, eta lantegietako egileek sortutako errezeten sekretuak mimo handiz gorde ditugu. Izan ere, postre berezi bat, modu berezian egiten da.

ECEIZA & YOU

Konpromisoa hartua dugu Casa Eceizan: mundu eztiagoa sortu ahogozoari uko egin gabe, gozogintzako usadioa eta inguruarekiko errespetua, gure postreen onenaz goza dezazun:

  • Produktu osasuntsuak: Produktu naturalekin lan egiten dugu, landare-olio hidrogenaturik, koloratzailerik eta aroma artifizialik gabe (% 100 libre).
  • Kalitaterik gorena: Gure lehengaien kalitateari eutsiko dioten lanketa-prozesuak garatzen ditugu.
  • Usadioa: Gure errezetak belaunaldiz belaunaldi pasa dira, horien mamiari eta esku-lanketari eutsiz.
  • Itxura: Jateko onaren zaleak izanik, itxura ikaragarria duten produktuak garatu ditugu.
More information